We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Lehentasunak (​+​Bihotzetatik Zintzilik)

from Karosi by Siroka

/

about

Lehentasunak (+Bihotzetatik Zintzilik, bonus track)

lyrics

Zerk du eta noraino dauka ezerk garrantzia?
zertan daukagu presa, zertan pazientzia?
koherente izateko zein bide hertsia
itxura, izaera, inteligentzia

Nola banatu gure, denbora tartea?
nori ta zein unetan ireki atea?
familia, lankide zein lagunartea
bakardadea, juerga edo bikotea

Lehentasuna zeri, lehentasuna nori?
nahiz eta zerrendatzen ez dakigun ongi
norbere jarreretan islatzen da hori

Zeinek ez du burua behin ta berriz hautsi,
zertan murgiltzen gara, zer albora utzi
denean egoteko ze denbora gutxi
aukeratzen ez digu inork erakutsi

Denbora banatzeko mila era daude
bakoitzak egiten du berearen alde
beti jarri ez arren gauzak parez pare
aukeratzen gabiltza konturatu gabe

Lehentasuna zeri, lehentasuna nori?
Nahiz eta zerrendatzen ez dakigun ongi
norbere jarreretan islatzen da hori

credits

from Karosi, released May 5, 2011
Hitzak: Jone Uria
Musika: Siroka

license

tags

about

Siroka Gabon

Siroka Bizkaian jaiotako rock laukotea da. 2009tik eszenatokiak sutan jarri dituzte Euskal Herri osoan eta atzerriko Udine (Italia), Londres (Inglaterra) eta Madrilen (Espainia) jotzeko aukera ere izan dute 9 urtetako ibilbide luzean.

Maria Rivero (ahotsa), Gorka Chamorro (bateria), Eriz Perez (gitarra) eta Joseba Urruela (baxua) osatzen dute taldea.
... more

contact / help

Contact Siroka

Streaming and
Download help

Report this track or account

If you like Siroka, you may also like: