Get all 5 Siroka releases available on Bandcamp and save 30%.
Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality downloads of Buruz behera, Ura, 3.SZN, Karosi, and Haize Berriak.
1. |
Buruz behera
04:26
|
|||
BURUZ BEHERA
Buruz behera nagoela diote, noren ikuspuntutik?
Zer egin, nola egin eta norekin
zuen bizitza tristeen gailurretik
epaile moralen eserlekutik
ezjakintasunaren aldarri
Ireki begiak eta ahoa itxi
ez dugu nahi zuen oniritzirik
nahi duguna izan eta holan bizi
Noraezean nagoela diote, noren ikuspuntutik?
Zer egin, nola egin eta norekin
zuen bizitza tristeen gailurretik
epaile moralen eserlekutik
ezjakintasunaren aldarri
Ireki begiak eta ahoa itxi
ez dugu nahi zuen oniritzirik
nahi duguna izan eta holan bizi
Buruz behera…
|
||||
2. |
Talkak
03:42
|
|||
TALKAK
Erabaki bakoitzak dakarrena
Aldatu eta mantendu behar denaren artekoa
Oreka ,desoreka
Izan garena eta izango garenaren arteko talkak.
Bizirik gaude...
Aldatzen garen heinean, bizirik gaude...
Kanta berri bakoitzak sortarazten diguna
Lurrikar goxo horrek dakarren soinu banda.
Esateko duguna eta esan barik dagoena,
nahi eta behar dugunaren arteko talkak.
Bizirik gaude..
Aldatzen garen heinean, bizirik gaude…
nahi ta behar duguna, nahi ta behar dugunaren arteko talkak.
|
||||
3. |
Ez duzu aukeratu
03:50
|
|||
EZ DUZU AUKERATU
Marmokak ez du aukeratu
zein korrontek eroan duen kostaldera.
Olatuak ez du aukeratu
zein hondartza-azal laztandu duen.
Zainetatik zintzilik ditut orratzak;
arrosaren arantzak,
eta bakardadea odoletan haragian.
Arrokak ez du aukeratu higatu duen haizea
Nik ez dut aukeratu zein gezik zulatu nauen…
Zainetatik zintzilik ditut orratzak;
arrosaren arantzak,
eta bakardadea odoletan haragian.
|
||||
4. |
Periko
03:55
|
|||
PERIKO
Itsasoan suak bizirik dauden bitartean
argia amatatu aurretik ikusten dena
Ostean ez da kerik egongo ezta argia
Su txikiak begietatik aldentzean
Aspaldi hil ziren izarren argia
Gidatzen digute bidea oraindik bizirik balira
Zure indarra ta irria distiratsu bizi dira gure artean
gure izar gorria maitea
Betirako gure bihotzetan ta oroimenean
izan ginen, oraindik gara ta izango gara
Periko maitea
Aspaldi hil ziren izarren argia
Gidatzen digute bidea oraindik bizirik balira
Zure indarra ta irria distiratsu bizi dira gure artean
gure izar gorria maitea.
|
||||
5. |
Ez dira galdu
03:58
|
|||
EZ DIRA GALDU
Ez dira galdu, ametsekin batera doaz
ez dira galdu, haizeak daramatza etxera,
inora, infinitora
Ez dira galdu
esan beharreko guztiak
ez dira ixilpekoak,
ez dira oihu sendoak ezta izkutukoak
Entzun ez badira,
inoiz sentitu ez badira
nire buruan ta ezpainetan
hil ote dira?
Entzun ez badira,
inoiz abestu ez badira
Nire ekintza eta hitz guztietan
bizi ote dira?
Zarata egiten al du basoan eroritako zuhaitzak
entzuteko inor ez dagoenean?
Ez dira galdu, ametsekin batera doaz...
Entzun ez badira,
inoiz sentitu ez badira
nire buruan ta ezpainetan
hil ote dira?
Entzun ez badira,
inoiz abestu ez badira
Nire ekintza eta hitz guztietan
bizi ote dira?
|
||||
6. |
Aztarnak
03:06
|
|||
AZTARNAK
Hondartzako are hezeak zapaltzean
uzten ditugunak
Egun hotzetan maitaleen berotasunak
logelako lehiotan uzten dituztenak
Uholde, sute zein haize bolada bortitzek
gure ingurunean uzten dituztenak
Ukabilkada batek ezpainak apurtzean
uzten dituenak
Aztarnak, igarokorrak, ugariak
Aztarnak, agerikoak, iraunkorrak
Gure bizitzan zehar agertu ta desagertu
egiten diren pertsonek uzten dituztenak
gu geuk edozeinengan uzten ditugunak
Aztarnak, aztarnak….
Aztarnak, igarokorrak, ugariak
Aztarnak, agerikoak, iraunkorrak
|
Siroka Gabon
Siroka Bizkaian jaiotako rock laukotea da. 2009tik eszenatokiak sutan jarri dituzte Euskal Herri osoan eta atzerriko Udine
(Italia), Londres (Inglaterra) eta Madrilen (Espainia) jotzeko aukera ere izan dute 9 urtetako ibilbide luzean.
Maria Rivero (ahotsa), Gorka Chamorro (bateria), Eriz Perez (gitarra) eta Joseba Urruela (baxua) osatzen dute taldea.
... more
Streaming and Download help
If you like Siroka, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp