Buruz behera

by Siroka

supported by
/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €6 EUR  or more

     

  • Full Digital Discography

    Get all 5 Siroka releases available on Bandcamp and save 30%.

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality downloads of Buruz behera, Ura, 3.SZN, Karosi, and Haize Berriak. , and , .

    Purchasable with gift card

      €21 EUR or more (30% OFF)

     

1.
Buruz behera 04:26
BURUZ BEHERA Buruz behera nagoela diote, noren ikuspuntutik? Zer egin, nola egin eta norekin zuen bizitza tristeen gailurretik epaile moralen eserlekutik ezjakintasunaren aldarri Ireki begiak eta ahoa itxi ez dugu nahi zuen oniritzirik nahi duguna izan eta holan bizi Noraezean nagoela diote, noren ikuspuntutik? Zer egin, nola egin eta norekin zuen bizitza tristeen gailurretik epaile moralen eserlekutik ezjakintasunaren aldarri Ireki begiak eta ahoa itxi ez dugu nahi zuen oniritzirik nahi duguna izan eta holan bizi Buruz behera…
2.
Talkak 03:42
TALKAK Erabaki bakoitzak dakarrena Aldatu eta mantendu behar denaren artekoa Oreka ,desoreka Izan garena eta izango garenaren arteko talkak. Bizirik gaude... Aldatzen garen heinean, bizirik gaude... Kanta berri bakoitzak sortarazten diguna Lurrikar goxo horrek dakarren soinu banda. Esateko duguna eta esan barik dagoena, nahi eta behar dugunaren arteko talkak. Bizirik gaude.. Aldatzen garen heinean, bizirik gaude… nahi ta behar duguna, nahi ta behar dugunaren arteko talkak.
3.
EZ DUZU AUKERATU Marmokak ez du aukeratu zein korrontek eroan duen kostaldera. Olatuak ez du aukeratu zein hondartza-azal laztandu duen. Zainetatik zintzilik ditut orratzak; arrosaren arantzak, eta bakardadea odoletan haragian. Arrokak ez du aukeratu higatu duen haizea Nik ez dut aukeratu zein gezik zulatu nauen… Zainetatik zintzilik ditut orratzak; arrosaren arantzak, eta bakardadea odoletan haragian.
4.
Periko 03:55
PERIKO Itsasoan suak bizirik dauden bitartean argia amatatu aurretik ikusten dena Ostean ez da kerik egongo ezta argia Su txikiak begietatik aldentzean Aspaldi hil ziren izarren argia Gidatzen digute bidea oraindik bizirik balira Zure indarra ta irria distiratsu bizi dira gure artean gure izar gorria maitea Betirako gure bihotzetan ta oroimenean izan ginen, oraindik gara ta izango gara Periko maitea Aspaldi hil ziren izarren argia Gidatzen digute bidea oraindik bizirik balira Zure indarra ta irria distiratsu bizi dira gure artean gure izar gorria maitea.
5.
EZ DIRA GALDU Ez dira galdu, ametsekin batera doaz ez dira galdu, haizeak daramatza etxera, inora, infinitora Ez dira galdu esan beharreko guztiak ez dira ixilpekoak, ez dira oihu sendoak ezta izkutukoak Entzun ez badira, inoiz sentitu ez badira nire buruan ta ezpainetan hil ote dira? Entzun ez badira, inoiz abestu ez badira Nire ekintza eta hitz guztietan bizi ote dira? Zarata egiten al du basoan eroritako zuhaitzak entzuteko inor ez dagoenean? Ez dira galdu, ametsekin batera doaz... Entzun ez badira, inoiz sentitu ez badira nire buruan ta ezpainetan hil ote dira? Entzun ez badira, inoiz abestu ez badira Nire ekintza eta hitz guztietan bizi ote dira?
6.
Aztarnak 03:06
AZTARNAK Hondartzako are hezeak zapaltzean uzten ditugunak Egun hotzetan maitaleen berotasunak logelako lehiotan uzten dituztenak Uholde, sute zein haize bolada bortitzek gure ingurunean uzten dituztenak Ukabilkada batek ezpainak apurtzean uzten dituenak Aztarnak, igarokorrak, ugariak Aztarnak, agerikoak, iraunkorrak Gure bizitzan zehar agertu ta desagertu egiten diren pertsonek uzten dituztenak gu geuk edozeinengan uzten ditugunak Aztarnak, aztarnak…. Aztarnak, igarokorrak, ugariak Aztarnak, agerikoak, iraunkorrak

credits

released March 22, 2018

license

tags

about

Siroka Gabon

Siroka Bizkaian jaiotako rock laukotea da. 2009tik eszenatokiak sutan jarri dituzte Euskal Herri osoan eta atzerriko Udine (Italia), Londres (Inglaterra) eta Madrilen (Espainia) jotzeko aukera ere izan dute 9 urtetako ibilbide luzean.

Maria Rivero (ahotsa), Gorka Chamorro (bateria), Eriz Perez (gitarra) eta Joseba Urruela (baxua) osatzen dute taldea.
... more

contact / help

Contact Siroka

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Siroka, you may also like: